1. Sarrera
Hizkuntzen egiaztapenak ahalbidetzen du Nafarroako administrazio publikoetan hainbat lanpostu eskuratzea, merezimenduak lortzea lekualdatze lehiaketetan edo hautatze-prozesuetan.
198/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak dio NAPI-ko Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atalaren eginkizunen artean jarduera hauek egongo direla: “atal hau prestakuntzan edo hautapen prozesuetan hizkuntzen ezagutzak egiaztatzeko probak egitea”.
2. Jakintza mailak egiaztatzeko erak
Izangaiek ingelesa, frantsesa eta alemanaren jakintza egiaztatzen ahal dute era hauetan:
Unitate administratiboak, hautapen prozesuetan barne (oposizioak, lekualdatze lehiaketak, etab.), Hizkuntzen Atalean berariazko proba espezifikoak edo izangaiek aurkeztutako agirien balorazioa eskatu dezakete.
3. Homologatutako agirien baliokidetza
Izangaiek aurkezten ahal dituzten agiri homologatuen zerrenda handia denez, NAPIko zuzendari-kudeatzailearen 210/2010 Ebazpenak beren arteko baliokidetza xedatzen du.