Legezko oharra

Eguneratze data: 2006ko azaroaren 24a

1. LEGEZKO INFORMAZIOA ETA ONARTZEA

Nafarroako Gobernua, helbide soziala San Ignacio Etorbidea, 1 zenbakia, 31001 Iruñea, Espainian duena eta S-3100001C I.F.K duena, navarra.es bigarren mailako Internet domeinuaren titularra da. Orobat, Nafarroako Gobernuak herritarrei komunikazio zuzenerako modua eskaintzen die honako bide hauen bitartez:

Aurrez aurrekoa: Nafarroako Gobernua - Karlos III.a Etorbidea, 2 – 31002 Iruñea

Telefono bidezkoa: Zentralita: 848 - 427000  - Herritarrentzako arreta: 848 - 427100

Internet: Nafarroako web gunearen posta elektronikoa 

Honako xedapen hauek Interneteko atariko zerbitzuaren erabilera arautzen dute (aurrerantzean Ataria), Nafarroako Gobernuak herritarren esku jartzen duena Foru Administrazioaren informaziorako eta zerbitzuetarako sarbidea bultzatzeko, eta horrela, haiek Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioarekin eta bere Erakunde Autonomoekin dituzten harremanak errazteko.

Ataria erabiltzeak Atariaren erabiltzaile egoera egozten du (aurrerantzean Erabiltzailea) eta Legezko Ohar honetan dauden baldintza guztiak onartzea dakar. Atariaren zerbitzu emateak Erabiltzailea Atarira edo haren bidez eskaintzen den zerbitzuren batera konektatuta dagoen unearen iraupen mugatua du. Erabiltzaileak arreta handiz irakurri behar du honako Legezko Ohar hau Ataria erabiltzeko asmoa duen aldi bakoitzean, oharrak eta bere erabilera baldintzak, honako Legezko Oharrean jasoak, aldatu baitaitezke. Orobat, Atariaren bitartez Erabiltzailearen eta Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren arteko harreman elektronikoak arautzen dituzten nahitaez bete beharreko arauzko xedapenak ere egon litezke, beraz, Erabiltzaileak une oro jakin behar du haien edukia zein den.

Internet erabiltzaileentzat eskuragarriak diren Atariko hainbat zerbitzu baldintza, araudi eta jarraibide berezien mende egon litezke, zeinek, dagokionean, honako Legezko Oharra ordezkatu, osatu edo/eta aldatzen duten, eta Erabiltzaileak onartu egin behar ditu dagokion zerbitzua hasi aurretik.

2. ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZAK

2.1. Atariaren erabilera zuzena

Erabiltzaileek Ataria eta baita haren bidezko zeinahi zerbitzu eskuragarri ere erabiliko dituzte Legearen eta honako Legezko Ohar honekin bat eginik. Erabilera desegokia edo baimendu gabea, baita betebehar hori ez betetzeagatik sor litezkeen kalteak ere, legez egoki diren ekintzak ekarriko ditu eta, egoki denean, aipatu erabileratik eratortzen diren erantzukizunak ere.

Erabat debekatua dago Ataria erabiltzea sareak, komunikazio ekipoak, zerbitzariak eta gainerako ekipo informatikoak (hardware) edo produktu eta aplikazio informatikoak (software) gainkargatu, kaltetu edo baliogabetzen dituzten xedeetarako, Nafarroako Gobernuarenak edo hirugarrenenak izan.

Adierazpen gisa eta modu ez mugatzailean, Erabiltzailek konpromisoa hatzen du berariaz ez dituela honako jarduera hauek burutuko:

  1. Edukiak berregin, kopiatu, saldu, banatu, hedatu, publikatu, eraldatu edo aldatzea, ez badu behintzat Nafarroako Gobernuaren edo jabetza intelektual eta industrialen eskubideen titularraren baimenik.
  2. Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioaren edo hirugarrenen datuak edo dokumentu elektronikoak hondatu, aldatu, baliogabetu edo kaltetzea.
  3. Beste Erabiltzaileak Atarira eta bere zerbitzuetara sartzeko modua trabatu edo eragoztea, aipatu zerbitzuak ematen dituzten baliabideen gehiegizko kontsumoaren bidez, baita baliabide horiek kaltetu, baliogabetu edo akatsak sor litzaketen ekintzak egitea ere.
  4. Ataria erabiltzea informazio sistemen gune murriztuetara sartzeko ahalegina egiteko edo pribilegio maila handitzen ahalegintzeko.
  5. Atariaren edo hirugarren baten Edukietan eta sistema informatikoetan edozein bidetatik programak, malwarea, makroak, appletak, ActiveX kontrolak edo zeinahi aldaketa eragin lezaketen beste zeinahi kode sartzea.
  6. Atariaren edo haren bidezko zerbitzu eskuragarrien bidez delituzko ekintzak, laidogarriak, iraingarriak, edo, oro har, Legearen edo ordena publikoaren aurkakoak bultzatu edo sustatzea.
  7. Atariaren edo haren bidezko zerbitzu eskuragarrien bidez jarduera edo ideia diskriminatzaileak bultzatu edo sustatzea, arraza, sexua, ideologia, erlijioa edo sinesmenak direla tarteko.

2.2. Argitalpen ofizialak

Atari honetako informazioa berariazko arau batek hala xedatzen duenean baino ez da izanen ofiziala. Gainerako kasuetan, atari honetan dagoen informazioak ez ditu ordezkatuko beste hedabide batzuetan modu formalean argitaratu beharreko xedapen orokorren edo administrazio ekintzen lege iragarpenak.