•  
  • arrow
  • Albisteak
  • arrow
  • CULTURAL FRIDAYS// VENDREDIS CULTURELS. Apirila , maiatza eta Ekaina 2018

CULTURAL FRIDAYS// VENDREDIS CULTURELS. Apirila , maiatza eta Ekaina 2018

Izena eman dezakezu


Norentzat: Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat (irakasleak izan ezik).

Hizkuntzak eta mailak: ingelesa eta frantsesa, maila aurreratua.

Deskribapena : Ostiral arratsaldeetan kultura-intereseko zenbait leku ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko ditugu. Hizkuntza giro lasaian lantzeaz gain, toki asko eta gai interesgarriak ezagutzeko aukera ere izanen dugu

2018 URTEKO APIRILETIK EKAINERA EGONGO DIREN EKINTZAK

Plaza mugatuak dituzten ekintzetan zozketa egin beharko da. Zozketaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu.

Desplazamendua behar dituzten ekintzetan, autoak partekatzeko whatsappa edo posta elektronikoa erabiliko ditugu .

EKINTZA

HIZKUNTZA

TOKIA

EGUNA

ORDUA

INFO

15 – Estella/Lizarrako KARLISMOAREN MUSEORA bisita.

Ingelesa

Estella/Lizarra

Apirilak 13

17:30etik 18:30era

Karllismoaren ibilbidea ezagutuko dugu bere jaiotzetik 1939 urtera arte. Horretarako, balio historikoa duten elementu ezberdinak lagungarri izango ditugu: kuadroak, uniformeak,  txanponak, argazkiak, etab.

16- POP LONDON

Ingelesa

Nafarroako Blanca ikasgela NAPI

Apriilak 20

17:30etik 18:30era

Richard Weyndling kazetariaren laguntzaz Londreseko auzoen inguruan bisita gidatua egingo dugu, eta pop abesti zoragarrien eskutik bere historia soziala aztertuko dugu.

17- Erdi Aroko Tutera

Frantsesa

Tudela

Apirilak 27

17:30etik 18:30era

Artean, historian eta hirigintzan Tuteran dauden lekurik adierazgarrienak ezagutuko ditugu. Kultura kristaua, musulmana eta judutarra elkarrekin bizi izan zirela kontuan izanik. +info

 

18 – Artaxoako zerkoa

Ingelesa

Artaxoa

Maiatzak 4

17:30etik 19:00etara

Artaxoako harresiak eta interes puntu guztiak jarraituko ditugu, eliza-gotorlekuan sartuko gara, bere teilatu berezia eta bere sekretuak aztertuz. +info

19 -  Nolakoa izango da Mundua petroliorik gabe?

Ingelesa

Nafarroako Blanca ikasgela NAPI

Maiatzak 11

17:30etik 18:30era

ANTONIO ARETXABALA geologoak petrolioaren etorkizunari buruz hitz egingo digu eta  baita ere paradigma sozialaren eta ekonomikoaren aldaketa ekarriko duten alternatiba energetikoei buruz. +info

20 – Esklabutza eta honen eragina britainiar oparotasunean

Ingelesa

Nafarroako Blanca ikasgela NAPI

Maiatzak 18

17:30etik 18:30era

Esklabutzaren merkataritza ekonomiaren iraultza  ekarri zuen.

Afrikarren merkataritza trasatlantikoaren  historia laburra eta honen garrantzia Britainia Handiko industrial iraultzan.

Richard Weyndling kazetariarekin hitz egingo dugu honi guztiari buruz.

21 – Artaxoako zerkoa

Frantsesa

Artajona

Maiatzak 25

17:30etik 18:30era

Artaxoako harresiak eta interes puntu guztiak jarraituko ditugu, eliza-gotorlekuan sartuko gara, bere teilatu berezia eta bere sekretuak aztertuz. +info

22 – Nafarroako Jauregia

Ingelesa

Palacio de la Diputación

Maiatzak 30

asteazkena

17:00etatik 18:00etara

Eraikuntza adierazgarri hau ezagutzeko aukera izango dugu eta baita ere bere barruan dauden  bitxi artistikoak eta historikoak. +info

23 – Bisita botanikoa Munduko Parkera

Frantsesa

Munduko Parkea. Txantrea Auzoa,  lehengo ospitale psikiatrikoaren ondoan

Ekainak 6 asteazkena

17:30etik 18:30era

Ignacio Bidegain jakitunak Munduko Parkearen lorategi botanikoari bisita egingo digu.

Kokapena; Txantreako auzoan.

Azalera: 50.000 metro karratu.

1.991. urtean eraiki zen Ospitale Psikiatrikoaren lursailan.

Bost zatitan banaturik dago, bakoitzak kontinente bat adierazten duelarik: Afrika (palmerak, akaziak eta Atlaseko zedroak), Ozeania (eukaliptusak eta akaziak), Europa (urkiak, almezak, makalak, altzifreak, etab.), Amerika (araukariak, magnoliak, sekuoiak, etab.) eta Asia (japoniar aranondoak, pauloniak eta zumeak)

24 - Al-Andalus ginenean

Ingelesa

Nafarroako Blanca ikasgela NAPI

Ekainak 15

17:30etik 18:30era

Al-Andalusen ekarpena gure historiari.

Ze ondare utzi zuen bere presentzia islamikoa, arabiarra, bereberra eta judutarra, iberiar penintsulan?

Ondare hau behar bezala onartu eta goraipatu dugu?

Richard Weyndling kazetariarekin hau gustiaz hitz egingo dugu.

25 – Entzierroaren inguruan prestatzen den osasun dispositiboa

Ingelesa

Nafarroako Blanca ikasgela NAPI

Ekainak 22

17:30etik 18:30era

Yurss doktorearen eskutik San Ferminen inguruan antolatzen den osasun dispositiboa ezagutuko dugu.

 

(*) Autoak partekatzeko whatssaparen edo posta elektronikoaren bidez harremanetan jarriko gara.

IZENA EMATEKO

- Hizkuntzetako ikastaroren bateko ikaslea izan bazara, erabiltzailea (NANa hizkiarekin) eta pasahitza idatzi beharko dituzu plataforman. Ezin baduzu pasahitza berreskuratu, idatz ezazu mezu bat seridcom@navarra.es helbide elektronikora.

- Behin sartuta "+ Ikastaro gehiagotan izena eman" mezua ikusiko duzu. Sartu eta "Cultural Fridays/ Vendredis culturels" gainean sakatu eta aukeratu egin nahi duzun jarduera.

- Erabiltzaile berria bazara, zure datuak sartu beharko dituzu aldez aurretik esteka honetan.